Girotzea

Girotzea pertsonen ongizate egokia lortzeko airea tenperatura-, hezetasun- eta kalitate-maila egokietara egokitzean datza, urte-garaia kontuan hartuta, hau da, berokuntza neguan, eta hoztea udan. Bulego “normal” batek eraikinaren guztizko energia-kontsumoaren % 50 baino gehiago inberti dezake helburu horretan.

Energia eta dirua aurrezteko aholku praktikoak

  1. Erabili leihoak modu adimendunean. Adibidez: eguzkiak ematen badie, aprobetxatu beroa neguan, eta jaitsi olanak edo pertsianak udan.
  2. Erabili doako hoztea: ireki leihoak gauean eta goizeko lehen orduetan. Airearen kalitate egokia eta aireztatze natural on bat lortuko dituzu, eta gainera, dirua eta energia aurreztuko dituzu.
  3. Saihestu beharrezkoak baino tenperatura altuagoak eta sortzen duten alferrikako energia-gastua. Eraikin publikoek eta lantokiek berokuntza 19°-ra doitu behar dute neguan, eta 27°-ra udan.
  4. Itzali gailu elektriko guztiak erabiltzen ari ez direnean(lanparak, fotokopiagailuak, inprimagailuak, ordenagailuak eta abar). Energia kontsumitzeaz gain, beroa sortzen dute.
  5. Mantendu kanpoko ateak eta leihoak itxita girotze-sistemak martxan daudenean, eta inplikatu eta kontzientziatu lankideak.
  6. Eraikinak erradiadoreak edo fan-coilak (aire-saretak) baditu, ez estali edo ez jarri objekturik gainean airea banatzen uzten ez dutelako, eta erabili termostatoa. Eta itzali, etxera joaten azkena bazara.
  7. Eraikinak girotzea pizteko/itzaltzeko kontrolen badauka (ordutegiaren edo okupatutako/paseko guneen arabera), itzali beharrezkoa ez den guneetako girotzea.

Bazenekien...

flecha derecha Bulego-eraikinetan energia aurrezteko aukera handia dago, eta erosotasuna murriztu gabe eta inbertsio ekonomiko handirik gabe lor daiteke. Ekintzarik sinpleenak (kosturik gabekoak) gure ohiturekin zerikusia dutenak dira. Baina horiek zuzentzeko, beharrezkoa da langile guztien kontzientziazioa eta lankidetza aktiboa.

flecha derecha Girotzearen erabileran ohitura on batzuei jarraikiz, onura handiak lor ditzakegu. Baina, erabiltzaileek termostatoak irizpide gutxirekin edo batera irizpiderik gabe manipulatzen badituzte, baliteke matxurak eta are gastu gehiago sortzea.

Argiak

Bazenekien...

flecha derecha Argiztapen-sistema on batek behar adina argi ematen du toki zuzenean eta argiztatutako tokiari ematen zaion erabileraren arabera, eta ondorioz, langileek lana modu efizientean eta nekatu gabe egin dezakete lan.

flecha derecha Argiak espazio baten itxura hobe dezake eta lan-ingurune atsegina eskain dezake, baina bulegoko energia-kontsumo osoaren %30eraino hartzen du. Zarrastelkeriarik ez egoteko, energetikoki efizientea izan behar da. Lanparak eta bonbillak LED motakoekin ordeztea, egun gomendagarriak direnak, % 80ra arte aurrez daiteke argiztapen-erosotasuna mantenduz.

Aholku praktikoak bulegoko argizteari buruz

  1. Aprobetxatu ahalik eta gehien argi naturala: aldatu tokiz argia pasatzen uzten ez duten objektuak (armairuak, apalategiak, landareak), jarri lan-mahaiak leihoetatik gertu, mantendu pertsianak irekita eta abar.
  2. Erabili behar-beharrezko argiak soilik. Inor erabiltzen ari ez den argiak itzaltzea bezain ohitura errazarekin, % 10era arteko energia aurrez dezakezu.
  3. Sortu ohiturak lankideen artean, joan aurretik argiak itzal ditzaten gogoraraziz. Garbiketaren, atezainen, segurtasun pertsonalaren eta abarren zerbitzuek paper garrantzitsua dute ekintza horretan.
  4. Erabili kontsumo txikiko lanparak (fluoreszenteak edo LEDak). Argi-maila bera eman arren, askoz ere energia gutxiago kontsumitzen dute eta bere bizitza erabilgarria oso luzea da, eta ondorioz, ordezkatze- eta mantentze-kostu txikiagoa dute.
  5. Argiztapena kontrolatzeko sistemak dituen bulego bateanenergia asko aurrez daiteke, hauen gisako neurriei esker:
    • Integratutako kudeaketa-sistemak erabiltzea. Argiak piztea eta itzaltzea programa daiteke, argi-fluxuak alda daitezke, presentzia-detektagailuak integra daitezke eta eraikineko instalazioak urrunetik eta erraz kontrola daitezke smartphone, tableta edo ordenagailu batetik.
    • Presentzia-detektagailuak jartzea laneko guneetan, pasabideetan eta sarreretan.
    • Kokatutako argiztapena lehenestea, eta lanpostu bakoitzaren beharretara egokitzea.
    • Argiaren intentsitatea doitzeko erreguladore elektrikoak erabiltzea leihoetatik gertu dauden argietan, argi naturala ez dagoenean soilik pitz daitezen.
    • Korridoreetako eta igarobideetako argiztapena gutxitzea.
  6. Argiaren intentsitatea txikiagoa da lanparak eta bonbillak zikintzen direnean. Garbi itzazu tarteka: energia aurreztuko duzu eta argiztapenaren kalitatea hobetuko da.
  7. Larrialdietako argietan ere aurrez daiteke: LED argiek edukiera txikiagoko bateria behar dute, eta argi gutxiago kontsumitzen dute.

Ekipamendu ofimatikoa

Ekipo efizienteak, energiaren aurrezki-sistemak eta ekipo horiek egoki hautatu eta erabiltzeak funtsezkoak dira energia aurrezteko helburua lortzeko.

Energia aurrezteko aholku praktikoak

  1. Erabili ordenagailuaren itzaltzeko, eteteko edo inaktibo jartzeko funtzioak, jardueraren arabera. Eta itzali beti laneguna amaitzean edo oporretan.
  2. Hobe da Energy Star etiketa duten ekipoak erostea. Logotipo hori daramaten ordenagailuek % 25-60 gutxiago kontsumitzen dute, eta inprimagailuak % 25 efizienteagoak.
  3. Monitoreak gutxiago kontsumitzeko, hau egitea gomendatzen da:
    • Itzali monitorearen pantaila 10 minutu baino gehiagoko etenetan.
    • Doitu pantailaren distira maila ertain edo baxura; ordenagailu eramangarri askok lehenespenez funtzio hori ezarrita daukate bateriarekin funtzionatzen dutenean (% 40ra arte gutxiago kontsumitzen da).
    • Aukeratu kolore iluneko horma-irudiak (pantaila txuriak baino % 25 energia gutxiago behar dute).
    • Erabili pantaila-babesle beltza, irudirik eta animaziorik gabea.
  4. Saihestu egonean moduko (standby) kontsumo ikusezina. Etengailua duten konexio-blokea badaukazu, itzali lanaldiaren amaieran. Horrela, konektatuta dauden gailu guztietarako energia-hornikuntza etengo duzu.
  5. Erabili inprimagailua modu efizientean:
    • Inprimatu dokumentuak 2 aldeetatik eta zuri-beltzean, edo erabili tinta aurrezteko funtzioak eta zirriborro modua.
    • Saiatu inprimagailura bidaltzeko lanak taldekatzen eta astindu tonerraren kartutxoa amaitzen ari denean, oraindik ere kopia mordoa egingo du.
    • Zentralizatu gailu ofimatiko eta inprimagailu guztiak lanaldik kanpoko orduetan. Inprimagailua tokikoa bada, itzali erabiltzen ez denean.
    • Eskatu IT arduradunari energia aurrezteko modua konfigura dezan.

Bazenekien...

flecha derecha Eraikin batzuetan, ekipamendu ofimatikoak (ordenagailuak, inprimagailuak, fotokopiagailuak, faxak eta abar) elektrizitatearen % 20ra arte kontsumi dezake Zenbateko horren erdia ordenagailu pertsonalei dagokie.

Igogailuak

Igogailuek energia-kostu nahikoa handia dute, baita matxura- eta mantentze-gastuak ere. Langileek zein bisitariek arrazoiz erabiliz gero, asko aurrez daiteke.

Imagen de dos personas saliendo de un ascensor representativa del uso correcto de éste

Aholku praktikoak igogailetarako

  1. Ahal dela igo eta jaitsi eskaileretatik, batez ere ondoz ondoko solairuetan. Merkeagoa, ekologikoagoa eta osasuntsuagoa da.
  2. Eraikinak igogailu bat baino gehiago baditu, sakatu deitzeko botoi bat soilik.

Zeharkako kontsumoa


Lanean badira energia eta dirua aurrezten lagun dezaketen beste ekintza txiki ugari ere: papera, plastiko eta bulegoko beste material batzuk gutxiago kontsumitzea; altzariak, kableak, osagarriak eta ontziak berrerabiltzea; papera, beira, tonerrak, ontziak eta bestelako hondakinak dagozkion ontzietan birziklatzea; ura arduraz erabiltzea; eta oro har, gure eguneroko bizitzan hartu ditugun ohitura onak errepikatzea.