Logotipos del Ministerio del Ministerio para la Transición Ecológica y del IDAE
alt=""

Zerbait aldatzen ari da

Zerbait aldatzen ari da gure gizartean. Herritarrok Espainiako trantsizio energetikoaren protagonista izan nahi dugu. Etxean, gure komunitateetan, gure lantokietan eta espazio publikoetan, energia arduraz erabiltzeko aktiboki parte hartzen hasi gara.

Orain, duela urte asko pentsaezinak ziren ordezko formulen alde apustu egiten ari gara, hala nola eguzki-energiatik abiatuta etxean elektrizitatea sortzea. Espainiak kokapen pribilegiatua dauka, baliabide berriztagarri onena baitu, eguzkia, hots, doako energia-iturri agortezina.

Orain eraginkorragoak gara. Gure etxebizitzen birgaitze energetikoaren alde egiten dugu, eta energia-kontsumoa murrizteko konpromisoa hartu dugu. Gaur egun, gure eraikinek energiaren % 30 kontsumitzen dute.

Orain gutxiago kontsumitzen dugu etxean eta lantokian, baina baita gure joan-etorrietan ere. Garraio jasangarriagoekin eta energia garbiek bultzatutako ibilgailuekin, eraldatzen ari diren eta errealitate berri horretara egokitzen ari diren hiri eta herrietan.

Eta denok irabazten dugu aldaketa horrekin, baita herrialdea ere. Trantsizio horren ondoriozko autonomia estrategikoa eta energia-subiranotasuna funtsezkoak izango dira Espainiarentzat datozen hamarkadetan.

Erakunde publiko gisa, IDAEn herritarren, enpresen eta administrazioen artean eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzeko lan egiten dugu.

Bai, aurrerako jauzi handia egin dugu.

Bai, zerbait aldatzen ari da.