Etxea
Energia eta dirua aurrezteko aholku praktikoak
- 19 ºC-ko tenperatura nahikoa da, zure etxebizitzan eroso sentitzeko.
- Itzali berokuntza lo zauden bitartean eta, goizean, itxaron etxea aireztatu eta leihoak itxi arte, berokuntza pizteko.
- Jarri balbula termostatikoak erradiadoreetan edo termostato programagarriak; soluzio merkeak eta erabilerrazak dira, eta % 8 – % 13 energia aurreztuko duzu.
- Ordu batzuez egon behar ez baduzu, jaitsi termostatoa 15 ºC-ra (askotan, “Ekonomia” posizioa deritzonera).
- Ez itxaron zure ekipoa matxuratu arte: banako galdararen mantentze egokiak energia aurrezten lagunduko dizu.
- Purgatu erradiadoreak gutxienez urtean behin, berokuntza-denboraldiaren hasieran.
- Ez estali erradiadorek eta ez jarri oztopatzen duen objekturik, aire beroa egoki banatzea zailduko duzulako.
- Logela bat aireztatzeko nahikoa da leihoak 10 minutu inguru leihoak irekitzea. Ez da denbora gehiago behar airea berritzeko.
- Itxi pertsianak eta gortinak gauez. Horrela, ez da bero asko galduko.
Bazenekien...
Berokuntza-zerbitzuak etxeetako energia-kontsumoaren % 40 dira.
Etxebizitza nagusietako berokuntza-ekipoen % 35 baino gehiago bero-ponpak dira.
1 °C-ko aldaerak, gutxi gorabehera, % 7ko aurrezkia sortzen du girotzean. Termostatoen edo ordu-programatzaileen bidez, kontsumitzen dugun energia eta haren tenperatura modu eraginkorrago batean erabili eta kontrola dezakegu.
Etxebizitza isolatzeko aholku baliagarriak
- Etxe bat eraiki edo birgaitu behar baduzu, ez erabili kanpoko itxitura (leihoak eta balkoiak) gutxi. Girotzeko dirua aurreztuko duzu, eta erosotasunean irabaziko duzu.
- Instalatu beira bikoitzeko leihoak, edo leiho bikoitzak, eta zubi termikoaren hausturako arotzeria.
- Saiatu pertsianen kaxek zirrikiturik eduki ez dezaten, eta behar den moduan isolatuta egon daitezen.
- Hauteman aire-korronteak; eutsi piztutako kandela bati leiho edo ateen ondoan, edo airea sartzen dela uste duzun tokietan.
- Ateetatik eta leihoetatik airea sartzen bada, estali zirrikituak material erraz eta merkeekin; adibidez, silikona, masilla edo burlet batekin.
- Tximinia badaukazu, itxi tiroa erabiltzen ez duzunean.
Ur bero sanitarioa
Ur beroa erabiltzeko aholku praktikoak
- Ur beroa metatzeko sistemak ur beroa berehala eta metatu gabe sortzen duten sistemak baino eraginkorragoak dira.
- Oso garrantzitsua da depositu metatzaileak eta ur beroa banatzeko hodiak ongi isolatuta egotea.
- Arrazionalizatu uraren kontsumoa: ez utzi txorrota alferrik irekita (bizarra egitean edo hortzak garbitzean).
- Kontuan izan dutxa batekin bainu batekin baino askoz gutxiago kontsumitzen dela (gutxi gorabehera, lau aldiz ur eta energia gutxiago).
- 30 ºC – 35 ºC-ko tenperatura aski da norberaren garbitasuna egitean eroso sentitzeko.
- Txorroten eta deposituen jarioek eta ihesek hilean 100 litro galtzea ekar dezakete. Ekidin itzazu!
- Erabili kontsumo txikiko dutxa-buruak. Garbitasuna erosoa izango da, baina uraren erdia gastatuta eta, beraz, baita energia ere.
- Jarri emari-murriztaileak (aireztagailuak ere deritzenak) iturrietan.
- Dutxaz aldatzen baduzu, aukeratu tenperatura erregulatzen duten iturriak dituena. Energiaren % 4 – % 6 artean aurreztuko duzu.
- Iturriren bat aldatzen baduzu, aukeratu aginte bakarrekoa; ur bero eta hotzerako bi iturri independente edukitzea baino askoz ere efizienteagoa da.
Bazenekien...
Eguzki-instalazio termikoak fidagarriak dira, bizitza erabilgarri luzea daukate (25 urte) eta energia asko aurrezten dute, beste erregai batzuen (gasolioa, gas naturala, elektrizitatea) kontsumoa murrizten dutelako urteko zatirik handienean.
Eraikingintzaren Kode Teknikoak (EKT) etxebizitza berri guztietan etxeko ur beroa sortzeko eguzki-kaptadore termiko berriak instalatzea behartzen du, eguzkiaren energia mugagabe eta doakoa aprobetxatzeko.
Zure etxebizitza zaharra bada, eguzki-plakak instalatzea ere plantea dezakezu edo zure bizilagunen erkidegoan proposa dezakezu, dauden laguntza ugari aprobetxatuz.
Argiak
Bazenekien...
Mito faltsu bat da argiak piztuta utzita, argia behar duzun bakoitzean etengailua piztu eta itzalita baino energia gutxiago kontsumitzen duzula pentsatzea. Egoera eta argi mota ororekin.
Argiztapen-sistema on batek behar adina argi eman behar du toki jakin batean eta ematen zaion erabilera kontuan izanda. Zarrastelkeriarik ez egoteko, argiztapena energetikoki efizientea izan behar da Lanparak eta bonbillak teknologia efizienteagoko beste batzuekin ordeztuz gero, % 80 baino gehiago aurrezten da, argi-erosotasun bera mantenduz.
Argiak behar bezala erabiltzeko aholku praktikoak
- Ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala. Ez dago begiak gutxiago kaltetzen dituen argi zuririk.
- Erabili kolore argiak horma eta sabaietan: hobeto aprobetxatuko duzu argi naturala, eta argi elektriko gutxiago beharko duzu.
- Ez utzi argiak piztuta erabiltzen ari ez zaren geletan.
- Erabili ahalik eta argiztapen apaingarri gutxien kanpoaldean.
- Mantendu garbi lanparak eta pantailak; argiztapena handiagoa izango da, potentzia handi beharrik gabe.
- Ordeztu bonbilla zaharrak LED motako bonbillekin. Argiztapen-maila berarekin, % 80ra arte aurrez dezakezu energian eta 8 aldiz gehiago irauten dute. Lehenetsi denbora gehien piztuta daudenak aldatzea.
- Egokitu argiztapena zure beharretara eta lehenetsi fokuratutako argia: aurrezteaz gain, giro erosoagoak lortuko dituzu.
- Ahal baduzu, jarri argiaren intentsitate-erreguladorea: energia aurreztuko duzu.
- Atondo, garaje edo gune komunetan, komenigarria da presentzia-detektagailuak jartzea, argiak automatikoki piztu eta itzaltzeko.
Etxetresna elektrikoak
Zure etxetresna elektrikoen funtzionamendua optimizatzeko aholku praktikoak
- Aprobetxatu garbigailuaren, ontzi-garbigailuaren eta lehorgailuaren gehieneko edukiera: jarri beteta daudenean eta, ahal bada, programa ekonomikoetan.
- Garbitu arropa edo tenperatura baxuan: garbigailuak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 90 ura berotzeko erabiltzen du.
- Zentrifugatzeak lehorgailuak baino askoz gutxiago kontsumitzen du.
- Ez uretatik pasatu platerak ontzi-garbigailuan sartu baino lehen, edo pasatu ur hotzarekin. Energia eta ur gutxiago kontsumituko duzu.
- Janaria prestatzean, kudeatu baliabideak modu efizientean. Gastu handienetik txikienera: mikrouhin-labea, presio-heltzea, sukaldea eta, azkenik, labe elektrikoa.
- Ez erabili labea janari kopuru txikiak prestatzeko, ezta janari berotu edo desizozteko ere. Gehien kontsumitzen duen elektrotresnetako bat da.
- Aprobetxatu hondar-beroa: plaka ontzia kendu baino 5 minutu lehenago itzaltzen baduzu, isurtzen duen beroarekin egiten amaituko da.
- Indukziozko plakek ohiko bitrozeramika-plakek baino elektrizitate gutxiago kontsumitzen dute.
- Saihestu telebistek, ordenagailuek, kontsolek, musika-ekipoek eta antzekoek egonean moduan daudela sortutako kontsumo ikusezina. Entxufa itzazu etengailua duen konexio-bloke batera, eta itzali etengailua erabiltzen ez direnean.
- Etxetresna berri bat erosten duzunean, aukeratu efizientzia mota onena!
Bazenekien...
Kontsumoari buruzko informazioaz gain, kontuan hartu beharreko ekipoari buruzko beste datu batzuk ditu. Adibidez, garbigailuaren etiketa energetikoan urteko kontsumoaz gain (kWh), uraren urteko kontsumoa, garbi ditzakeen arropa kg-ak, zentrifugazioaren efizientzia eta zarata-maila ere agertzen dira.
Argiztapenarekin gertatzen den moduan, merkatuan antzeko prestazioak dituzten etxetresnak daude, baina kontsumo energetikoaren aldea % 80 baino handiagoa izan daiteke. Kontsumo-alde hori, bizitza erabilgarrian zehar, kostu handia eta alferrikakoa da.
Bertan, A+, A++ eta A+++ motak desagertu dira, nolabaiteko nahastea sortzen zutelako, eta letra batekin soilik identifikatzen dira orain, Atik, efizienteenak, Gra arte, gehien kontsumitzen dutenak.
Etxetresna bat erosi baino lehen, funtsezkoa da etiketa energetikoaren informazio guztia xehe egiaztatzea eta antzeko beste gailu batzuekin konparatzea, erosketa efizienteena zein den jakiteko.